XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hori izan semearen laguntzaile, begirale eta babesle hoberena? Benetan, apaiz horren arimaren eta bizitzaren erdia bere ama izaki...

Ama eta aita: kasu gehienetan biak.

Gure gizaldian izan den apaizik txalogarrienetako bat Joseph Cardinj (1967an hila) izan da.

Bere aitaren ondoan ikasi zuen hark gizona gizon izaten.

Egun batez, meatzari zen bere aita on hura lan istripuan hilik ikusten du.

Orduan seme gazte hark, aitaren gorpuaren gainean eskua jarriz, apaiz izango dela eta langileriaren alde bere bizitzako indarrak emango dituela, zin egiten du.

Halako aitaren nekaldi eta heriotzari esker izango zen apaiz Joseph Cardinj beljikarra eta halako aitaren espirituak eraginda sortuko zuen Kristau Gaztedi Langilearen Mugimentua (J.O.C.).

Eta gure elizetako amonak? Bai diegula zor! Errusian gertatutakoa gauza jakina da.

Hirurogeita hamar urtez, XXgarren ia gizaldi osoan erlijiokera guztia sustrai-sustraitik deserrotzeko enpeinu guztiak egiten Estatu ahalguztidun bat han egon da.

Horretarako lege gogorrez oro debekatuz: elizak, kristau eskolak, aldizkari eta liburu, apaizak, etab... dena gaitzetsi.

Gotzain eta elizgizon gehienak zigorka erabili, hil edota erbesteratu.

Hala ere hango fedea ez hiltzen eta fededunek, isilpean eta han-hemenka, biltzen jarrai eta sakramentuak ospatu egiten.

Eta hori Errusian ikusitakoek zioten: Baina nork eta nola eutsi dio bizturik Errusiako fedeari ateismo ofizial eta indartsuaren azpian?.

Eta erantzuna hauxe izan da: sukaldetako amonak.